XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INTIMITATEAREN azken muturrean,
aharrausi errea geratzen da
bakarrik:
hezur-muin, haragiz gabetuaren aurrean
beldur estrinagabekoentzat.
Zurrunbilo asezinak behartzen du
arima
egunez-egun
zola-gabeko infernuetara,
gure mintza unibertsoaren zainetan
kristaltzera,
hauskortasuna ezdeusaren isipiluan
apurtzera.
Zurrunbiloaren zarata ez entzutearren
ari gara geure gisara
dena heriotza baino ez bailitzan,
azkenetan.
Intimitatearen hondarretan
desagertzen da nitasuna
eta aharrausia azaltzen
branka gabe
EDO
Brankarik onenarekin ere
intimitatearen hondarretan
aharrausia bakarrik
denaz desjabetu aurreko instantean.